MAD

Donostiako Amara auzoko etxebizitza honetan, helburu nagusia pasabidea ezabatzea eta argiztapen naturala etxebizitzaren erdiguneraino eramatea da, ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Horretarako, sarreratik diagonal bat bota da, eguneko espazioa zabalduz eta fatxadako leihoarekin erlazio bisuala lortuz. Forma honek argiztapena sarreraraino bideratzen du eta eguneko espazio bateratu bakar bat proposatzen da, sukalde-jangela-egongela hartzen dituena. Bestalde, sarrera eta logeletarako banatzaileak bereizten dira, espazio baju eta bilduagoak eginda, eguneko espazioarekin kontrastatuz. Logelak egungo egoeran mantentzen dira.

Scroll to Top