Etxebizitza honen eraberritze proiektuan, iparrera begirako fatxada nagusiko argiztapen-naturala ahal bezain beste aprobetxatzeko, honela antolatu dira espazioak:
- Eguneko espazioek aipaturiko fatxadako miradore bat eta balkoia bere osotasunean hartzen dituzte.
- Horretarako, bi komunek nukleo zentral bat sortzen dute etxebizitzaren bihotzean, pasabide ideia ekiditeko eta espazioak zeharkatzen dituen zirkulazioa lortzeko. Nukleo horrek bere baitan hartzen ditu, komunez gain, eguneko espazioak ixteko ateak eta baita zenbait almazenamendu-espazio ere.
- Aurrera begira malgua izan nahi duen logela eremu bat proposatzen da perimetroan, bigarren miradorearen eta barne-patioko leihoen inguruan. Hasiera batean logela nagusiaren jantzigela izango den espazioan aurreikusten da etorkizunerako hirugarren logelarentzat tokia.