BEN

Proiektuaren helburua interbentzio puntualen bitartez eraldaketa maximoa lortzea izan da. Etxebizitzak barne banaketa asko ditu estantzia txikiekin, eta argi natural asko izateko aukera duen arren, hau ez da etxebizitzaren barrualdera iristen. Horregatik:

  1. Egongela bere ondoko gelarekin elkartzen da espazio handitzeko, pasiloa desagerraraziz. Sukaldea bere horretan mantentzen den arren, leiho bat irekitzen da sukalde/egongela artean eguneko espazioak erlazioan jarriz eta etxebizitzan aireztapen gurutzatua lortuz.
  2. Pasiloa desagertu delarik, harrera egiten digun distribuidoreak garrantzia hartzen du. Eguneko espazioen argitasun naturalarekin kontrastatzeko eta harrera goxatzeko, kolorea erabiltzen da.
  3. Hiru logelak bere horretan mantentzen diren arren, distribuidore kaxa garden bat sortzen da logeletara sarrerak egiteko eta eguneko espazioarekin filtro bat sortzeko. Kaxa honek logelen arteko harreman desberdinak lortzeko balio du, baita argi naturala etxebizitza barrura sartzen uzteko ere.

Scroll to Top