ELK

Etxebizitza honek Donostiako erdiguneko ohiko tipologia du. Alde batetik bestera 19 m ditu eta luzetarako proportzioa du; fatxada batek kalera ematen du, eta besteak, berriz, etxe-irla patiora. Pasabideak eguneko eta gaueko espazioak batzen ditu, eta amaieran zabaldu egiten da hiru logeletako sarrerak egiteko eta beraien arteko erlazio eta ikuspegi gurutzatuak sortzeko. Angelu joku honen bitartez, etxe-irla patioko argia etxebizitzaren erdialderaino iristea ere lortzen da.

Scroll al inicio