Saltar al contenido

.

BEN

Donostia, 2022

.

Etxebizitza eraberritzea:
Proiektuaren helburua interbentzio puntualen bitartez eraldaketa maximoa lortzea izan da. Etxebizitzak barne banaketa asko ditu estantzia txikiekin, eta argi natural asko izateko aukera duen arren, hau ez da etxebizitzaren barrualdera iristen. Horregatik:
1)Egongela bere ondoko gelarekin elkartzen da espazio handitzeko, pasiloa desagerraraziz. Sukaldea bere horretan mantentzen den arren, leiho bat irekitzen da sukalde/egongela artean eguneko espazioak erlazioan jarriz eta etxebizitzan aireztapen gurutzatua lortuz.
2)Pasiloa desagertu delarik, harrera egiten digun distribuidoreak garrantzia hartzen du. Eguneko espazioen argitasun naturalarekin kontrastatzeko eta harrera goxatzeko, kolorea erabiltzen da.
3)Hiru logelak bere horretan mantentzen diren arren, distribuidore kaxa garden bat sortzen da logeletara sarrerak egiteko eta eguneko espazioarekin filtro bat sortzeko. Kaxa honek logelen arteko harreman desberdinak lortzeko balio du, baita argi naturala etxebizitza barrura sartzen uzteko ere.
.
Reforma de vivienda:
El objetivo de este proyecto es conseguir una transformación de la vivienda con intervenciones puntuales. Se trata de una vivienda que está muy subdividida en estancias pequeñas, y que a pesar de tener gran potencial de luz natural, no se llega a aprovechar. Por eso:
1)El salón se une con la habitación de al lado y se elimina el pasillo. Aunque la cocina se mantiene en su estado actual, se abre una ventana entre la cocina y el salón para comunicar ambas estancias y conseguir una ventilación cruzada en la vivienda.
2)Una vez eliminado el pasillo, el hall de entrada gana importancia. Para buscar un contraste con las estancias de día y la sensación de que nos arropa al llegar a casa, se utiliza el color.
3)Aunque se mantengan los tres dormitorios, se inserta un cubo traslúcido que da acceso a todas las habitaciones y crea un filtro entre éstas y la zona de día. Además, este cubo sirve para crear diferentes relaciones entre los dormitorios, y también para dejar pasar la luz natural al interior.

.