SAL

Donostiako etxebizitza honetan, pasabidea hautsi eta ahalik eta argi gehien barrura sartzea izan da helburua. Proiektua egituratzeko bi elementu nagusi nabarmentzen dira: Komunak jasotzen dituen bolumen kurbaduna, mikromorteroz bukatutakoa, eta diagonalean hasten den eta zenbait armairu jasotzen dituen zurezko elementua. Bi elementu horiekin etxera sartu bezain pronto egiten da topo. Horien norabideari jarraituz eguneko espazio argitsura iristen da. Bertatik zurezko akaberadun elementu guztia ikus daiteke, sarrerako armairuak, lan espaziorako sarrera eta sukaldeko altzari altuak jasotzen dituena. Eguneko espazio ireki bat proposatu da baina sukaldea itxi ahal izateko itxitura arin bat dago. Bolumen kurbadurari jarraituta, logelen espaziora iristen da. Bertan sabairainoko ateak jarri dira espazioari jarraitasun handiagoa emateko.

Scroll to Top